4. EGUNA ESPEJON

Gaur eguna modu berezi batean hasi dugu, izan ere, goizean Añanako gatz harana bisitatzera joan gara. Autobusean igo baino lehen, lekuaren inguruko galdetegi bat bete dugu Añanari buruzko informazio baliogarria  ikasteko. Ondoren autobusak herrira eraman gaitu. Bertan, ingelesez tour bat egin dugu gatza nola sortzen den ikasteko. Hortaz aparte, azalpena bukatzerakoan aukera izan dugu gatz ezberdinak dastatzeko eta sailkatzeko. Asko gustatu zaigu gatz mota desberdinak dastatzea! Espejora bueltatu gara eta bazkaldu eta gero, arratsaldeko jarduerekin hasi gara: pista jolasa, animalien ingurukoa eta pertsonaiak asmatzearen ingurukoa.

Bukatzerakoan, dutxa hartu eta afaltzeko... pizza!! Hasteko azken gaubela izan dugu eta diskoteka izan dugu! Asko gustatu zaigu astea modu honetan bukatzea eta gure lagunekin eta irakasleekin dantzatzeko aukera izatea. Bihar etxera bueltatzen gara!

 

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi