Gure ateak ixteko momentua heldu da, baino lasai, hilabete batzuk bakarrik. Aurten gure liburutegia etxerako lanak eta liburuen istorioetan murgilduta gelditu nahi zuten ikaslez beteta egon da. Aurtengo kurtsoan, jakinduria lortzeko, esperientzia berriak eta abentura berriak gozatzeko prest dauden neska mutil talde berri bati eman diogu ongietorria. Gure liburutegira etorri diren pertsona kopuru totala 3267 izan da. Ia egunero etorri den klasea 5.Cko ikasleak izan dira, lan bikaina!!
Azken egun hauetan liburutegia hurrengo kurtsorako dabil prestatzen. Liburuak generoka antolatzen gabiltza bai ikasleek eta bai irakasleek liburuak errazago aurki ditzaten.Lanean jarraituko dugu 2019-2020 urtean istorio berri eta zirraragarriak eskaini ahal izateko.
"Urrun joateko ez dago liburuak baino fragata hobeagorik"
Emily Dickinson (1830-1886)