ELKARLANEKO MURALA. NOLA EGINGO DA?

Azaroaren 4tik 8ra LHko ikasleek mural bat margotuko dute aterpeko barruko horman.

 

Gure neska-mutilek Maialen Acevedo margolariaren (Alma eta Iria Ikastetxeko ikasleen ama) laguntza izango dute. Familia bolondresen laguntza ere izango dute.

 

Muralaren margoketa txandetan egingo da, Elkarlaneko taldeak erabiliz. Talde bakoitzean kurtso bakoitzeko ikasle bat dago. Horrela 6. mailako ikasleak irakatsi eta gidatuko du 1. mailako ikaslea. Gauza bera gertatuko da 5. eta 2. mailaren artean, eta 4. eta 3.mailaren artean.

 

Muralak San Prudentzio ikastetxearen filosofia ezagutarazi nahi du. Horretarako, bai marrazkiek, bai esaldiek Ikastetxean lan egiten ari diren proiektuak nabarmendu nahi dituzte. (Hezkidetza, Inklusioa-Dibertsitatea, Ikasketa Kooperatiboa, Elkarbizitza, Agenda 21, Eskola Baratza, KIVA, Neurozientzia…)

 

Bideoak azaltzen du ikasleek nola margotu behar duten eta lau geruzako antolaketa. Amaieran emaitza finalaren ziriborroa erakusten du.

 

Eskerrik asko familia bolondresei. 

Emaitza ikusteko irrikitan gaude!

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi