Azaroak 22, Santa Cecilia egunean, gure ikastetxeko ikasle asko Albertiako Adineko Pertsonen Egoitzara itzuli ziren musikaz beteriko arratsalde batez eta belaunaldiarteko esperientzia batez gozatzera. Pasaden urteko esperientziaren harrera eta emaitza bikainak ikusita, errepikatzea erabaki genuen.
Esperientzia hau Colegio San Prudencio Ikastetxeak gizartearekin daukan konpromesuaren emaitza da, kasu honetan hirugarren adineko pertsonekin daukan konpromesuaren emaitza. Ekintza honen helburua musikaren garrantzia eta erabilgarritasuna goraipatzea da.
Bai gazteek eta bai nagusiek emozioz beteriko arratsalde batez gozatu zuten gure IRAKASLE ohi Carlos López de Uralderi merezitako omenaldi bat eman baitzitzaion.
Han zeudenek abesti herrikoiak, instrumentu ezberdinak, abestiak, dantzak eta BAPNE ariketa ezberdinak ikusteko eta gozatzeko aukera izan zuten. Argi dago, han bizi izan zena ez zela elkartruke musikal soil bat izan, baizik eta esperientzia pertsonal aberasgarri askoren elkartrukea ere. Emozio eta bizipen guzti hauen sustatzailea eta sortzailea, nola ez, musika izan zen.