Lehenengo eguna Londresen

Bagaude Londresen! Astelehen goizean hiri zoragarri honek eskaintzen digun guztia ikusteko gogo handiarekin esnatu ginen. Metroari esker hiria ezagutu genuen, gure lehengo geldialdia Piccadilly Circus izanik. Leku hau hiriko lekurik ezagunetarikoa da bere kartel argidunak eta Eros jainkoaren estatua direla eta. Bazkalorduan, Londreseko merkatu ospetsuena bisitatu genuen: Camden Town. Hemen ikusi genuen estilo nahasketak liluratu gintuen. Arratsaldean Winter Wonderland gabonetako azokara joan ginen eta gero Oxford kalean erosketak egin genituen.

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi