Gabonak gertu dauzkagu, eta datozen Gabonetan ume guztiek jostailuak izan ditzaten, Cáritas-Vitoriak eta San Prudencio Ikastetxeak elkarrekin elkartasun-kanpaina bat abiaraziko dugula informatu nahi dizuegu: “Nire jostailua, zure irribarrea”, jostailuak eta eskolarako materialak biltzeko.
Bildutako gauzak Gabonetan banatuko dira zailtasun ekonomiko larriak dituzten familia arabarren artean.
Parte hartu nahi duzuenok, abenduaren 9tik 16ra, eskolako sarrera nagusian prestatuta egongo den
Jostailuak osorik eta txukun egon behar dira. Egoera onean, alegia. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Mahai-jolasek, puzzleek eta horrelako jostailuek fitxa guztiak dituztela ziurtatu behar da.
Egoera onean dagoen eskolako material desberdina izan daiteke: margoak, eskolarako zorroak, koadernoak, ipuinak…
Ekimen honekin, gure haurrei elkarbanatzearen balorea transmititu nahi diegu, “zaharrak balio duela” ikusarazi eta aldi berean, jostailuen kontsumoaren aurrean jarrera kritikoa sustatzea ere bada gure asmoa.
Eskerrik asko zuen partehartze eta laguntzagatik.