Hirugarren eguna Alemanian

Gaur San Prudencioko eskolakoen lehenengo eguna Plochingen institutuko ikasle moduan izan da. Hiru taldetan banatu dira: hauetako bat klasera joan da eta beste biek ikasle alemaniarrekin estereotipoen inguruan hitz egin dute. Ekintza interesgarri honen ondoren, Ritter Sport-en fabrika-museora joan dira Gasteizko ikasleak. Txokolate gozo-gozo hau oso ezaguna da mundu osoan zehar eta fabrika bakarra dauka, hau. Hemendik, munduko 100 herrialde baino gehiagotara esportatu egiten da. Lehenik eta behin, txokolatea nola egiten den azaldu digute, kakaoa Brasilen jasotzen denetik (Ritter Sport-ek bere kakao-saila dauka herrialde honetan) paketatzen den arte. Hau eta gero ikasleen momentu gustokoena heldu da: haien tabletak egin dituzte txokolatea zein osagaiak aukeratuz.

Fotos

Inicia sesión con las claves de Inika para ver la galería.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi