Astelehenean 10:00etan Barriara heldu ginen. Bertan taldeetan jarri gintuzten eta Timber kanta dantzatu genuen. Gero jolas batzuk egin genituen eta Barriatik bisita bat egin genuen. Bazkaltzeko lentejak eta oilazkoa jan genuen eta postrea yougurt bat izan zen. Gero ingeleseko irakasleek beraien bizitza kontatu ziguten. Hori eta gero, basora joan ginen eta bueltan merienda jan genuen. Merienda ondoren musika jolas bat egin genuen. Dutxa hartu eta gero denbora librea izan genuen eta afal ostean altxorraren bila jolasa egin genuen.