Gaur goizean, gosaldu eta gero, lantegi ezberdinetan aritzeko aukera izan dugu. Lehenengoan eko-asmakizun bat sortu behar izan dugu (bere diseinua, eslogana, prezioa, etab.). Bigarren lantegian, geure letxuga, tipula eta loreak landatu ditugu. Ostiralean eskolara eramango ditugu eta hazi arte zainduko ditugu. Honi esker, gure elikagaiak lantzearen garrantzia ikasi dugu, eta elikagai prozesatuen eta organikoen arteko desberdintasunei buruz hitz egin dugu. Hirugarren lantegian plastinaren antzekoa zen masa sortu dugu era naturalean (irina, olio, gatza eta urarekin) eta gero honi forma ezberdinak eman behar izan dizkiogu gure sormena erabiliz. Eguerdian purea, kroketak, patata-tortila eta flana jan dugu. Arratsaldean ingurumenari buruz ingelesez gehiago ikasten jarraitu dugu eta kirola egin dugu.