COVID-19ak aldaketa asko ekarri ditu gure bitzara: San Prudenciora joateari utzi diogu, eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera geratu dira, asteburetako partiduak eta kontzertuak ere, familia irteerak bukatu dira, urtebetetze festak ere… gauza asko!
Astero, etxerako lan “birtualak” bidaltzen dizkizuegu, baina eguneroko hurbiltasuna falta zaigu. Gure ikasgelak hutsik daude eta faltan botatzen zaituztegu.Adituek esaten dutenez, krisialdi guztietatik indartuta ateratzen garela eta ez hori bakarrik, gure irudimena eta ekimenak martxan jartzen direla: gure (gurasoen) whatsappa begiratzea besterik ez dugu egin behar.
Eta hau guztia ikusita, SAN PRUDENTZIOKO ERRONKA proposatzen dizuegu: astero erronka desberdin bat egongo da eta egun hauetan erabiltzen ditugun komunikazio tresnak erabiliz parte har dezakezue. Parte hartzea borondatezkoa da eta egin beharreko gauza bakarra erronka zuen tutoreari email edo classroom bidez bidaltzea da. Behin erronka amaituta, web orrian argitalpen bat egingo dugu zuen ekarpenekin .Hemen duzue lehenengo asteko erronka!
MAHAI JOKOAK: gure proposamena egunero zuen etxean zaudeten familiakoekin mahai joko desberdinetara jolastea da. Gehien gustatu zaizuenarekin (ez zenutelako ezagutzen, oso dibertigarria iruditu zaizuelako, gauza berriak ikasten direlako, asko pentsatu behar delako…) argazki edo bideo bat atera jolasten ari zareten bitartean eta lelo bat gehitu.
.Aurrera neska-mutilak!