FALTAN BOTATZEN DUT

Haur Hezkuntzako irakasleok erronka berri bat eskeini nahi diegu Sanpru Txikiei, eta horretarako, egun berezi hauetan zer botatzen dugun faltan kontatzea erabaki dugu. Bideoa ikusi eta gero bi aukera ematen dizkizuegu:  alde batetik, umeak berak bere "FALTAN BOTATZEN DUT" bideoa bere tutoreari bidaltzea, laranjaren harira, gelakideek partekatutako karpetan disfrutatu dezaten; bestaldetik, umeek hurrengo ekintzak egin ahal dituzte irakasleek faltan botatzen dutenaren inguruan:

1) Besarkadatxo bat emango lioketen ikastetxeko lagunen izenak idatzi / margotu.

2) Igerilekuan edo hondartzan, igeri egiteko, besoak eta zangoak nola mugitu familiarekin birpasatu.

3) Klarion marroiarekin gatz pikor batzuk margotu hondartzako hondarra izango balitz bezala eta jolastu.

4) Margotu nolakoa den gure herria.

5) Nire lehengusu eta lehengusinekin, aitona-amonarekin, etab. elkartzerakoan egingo ditudan gauzak idatzi / margotu.

6) Gure futbol-taldeko ezkutua inprimatu eta marraztu jatorrizkoa bezala.

7)  Hurrengo irteeran egingo dugun bizikleta-ibilbideaz izugarri gozatu .

8) Nire lagunekin partekatutako uneen eta jaien argazkiei begirada bat eman.

9) Hurrengo mendiko txangoa antolatu.

10) Eskulana egin, eguzki bat limoi-azalarekin apainduz.

Goazen disfrutatzera!!!


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi