Haur Hezkuntzako umeek Altxorra naiz proiektuari ongietorria eman diote. Gaur egungo egoera dela eta emozioak lantzeko beharra ikusi dugu eta, batez ere, norberaren balioa azpimarratzekoa. Musika, hizkuntza, plastika edo erlaxazioa izango dira bidai berri honetan erabilko ditugun baliabideak ume bakoitzak bere burua gero eta gehiago ezagutzeko.
Argazkietan ikusiko duzue nola sentitu diren proiektuaren lehenengo altxorra aurkitu dutenean.