Baliteke faila tektoniko batetik gertu ez egotea, ezta Gasteiz sumendi aktibitate handiko lekua izatea ere. Hala ere, aste hauetan 77 sumendi agertu dira Sanprun!! Teide, Vesubio edo Etna bezalako ezagunetatik, baita ezezagunagoak diren beste batzuk ere, Osorno, Semeru edo Cerro Negro kasu.
Horiek guztiak gure ikasleei esker, lan ikusgarria egin baitute haiek sortuz, apainduz eta erupzionatuz. Irudimena eta trebetasuna neurri berean eta erreakzio kimiko txiki bat behar izan dituen lan honi esker pilo bat ikasi dugu eta primeran pasatu dugu.
Ikusi nahi duzue? Eskuragarri dituzue argazki guztiak Google fotoseko estekan zuen Inikako pasahitzarekin.