ALTXORRA NAIZ PROIEKTUA HELMUGARA HELDU DA

 

Altxorra naiz proiektua helmugara heldu da eta agur esan baino lehen egin ditugun jarduera batzuk erakutsi nahi dizkizuegu. 

Duela egun batzuk, Dorleta Muñoz, Leire González eta Maribel Núñez proiektuaren aditu etorri ziren eta gure umeek erlaxazio teknikaren bat ikasteko izan zuten; hala nola, yoga. 

Aurreko astean gure txikitxoek bere familak ustekabean harrapatu zituzten eta abesti bat interpretatu zuten. 5 urtekoek El rock de las emociones abestia aukeratu zuten eta 4 urtekoek If you are happy.

Bukatzeko, anderenoek altxorraren bila jarduera antolatu genien eta urrezkoa izan beharrean txokolatezkoa zen. Bakoitzak bere argazkia topatu zuen txokolatezko txanpon batean! Izugarri gustatu zitzaien!

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi