ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA BERRITZEA

Maiatzaren 7an, ostiralean, Eskola Jasangarria Ziurtagiria berritzea lortu dugula jakinarazi ziguten ofizialki.

Ziurtagiri hori 3-4 urtetan behin berretsi behar da, lehenik eta behin zentroan egiten den autoebaluazio baten arabera (Jasangarritasuna, Konplexutasuna, Prozesua, Parte-hartzea, Lankidetza eta Curriculuma bezalako alderdiak ebaluatzen dira); eta, ondoren, auditoretza bat egiten da Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-IIHIIko pertsonekin.

Azterketa hori guztia Agenda 2030en barruan dago, baina Ikastetxearen lana bere osotasunean ebaluatzen du eta duela urte batzuk hasitako bidea berresten digu.

Horregatik guztiagatik, hezkuntza-komunitate osoak egindako lanaz harro, Ikastetxeak Eskola Jasangarri gisa adierazten eta egiaztatzen gaituen bandera izaten jarraituko du.

Mila esker.