Diario Noticias de Álava egunkariak Nestor eta Ibai Saéz gure ikasleen lehen liburuaren argitalpenaren berri ematen du. Liburua, "Txiste konfitatuak", bere aitarekin, Txumi Saez idazlearekin, idatzi zen konfinamendu garaian. Jolas gisa edo konfinamenduari aurre egiteko modu gisa hasi zena algaraz betetako liburu batean amaitu da.
Ikasle guztiak animatzen ditugu Nestor eta Ibairen urratsak jarraitzera eta liburuen idazketaren mundu ederrean sartzera. Beharbada, hainbeste ikusi duten gure ikastetxeko hormen artean, etorkizuneko literatura-nobela ezkutatuko da.
Hemen uzten dizuegu elkarrizketaren esteka: https://www.noticiasdealava.eus/cultura/2021/10/30/risas-pesar-pandemia/1136997.html
Liburua eskuratu nahi duenak Gasteizko Ayala liburu-dendan eros dezake, Antso Jakitunaren kalean, Amazonen, paperean eta digitalean, eta zuzenean egilearen webgunean. SanPru Klubetik sar zaitezkete, San Prudentzio ikastetxeko familientzako deskontuarekin.