Eta gure ikasleek beren ametsetako SanPru-a sortzeko ardura izango balute, bai kanpotik zein barrutik?
Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloak ingeleseko klaseetan, taldeka landu du bere eskola idealaren diseinua, barnekoa zein kanpokoa. Horretarako, beste herrialde batzuetako hezkuntza-sistema ikasi dugu, hainbat ideia arkitektoniko aztertu ditugu eta gure SanPru berriaren antolaketa osoa garatu dugu txantiloi digitalen eta eskala txikiko maketen bidez. Gure proiektuari amaiera emateko, mailen arteko ebaluazioa egin dugu, eta oso aberasgarria izan da!
Eta oraindik zalantzak badituzue zein artista eta profesional izan daitezkeen, hemen dugu horren froga.
Eta zuri, horietako zeinetan ikastea gustatuko litzaizuke?