Urtarrilaren 20an, Jorge Cabanellas, ikastetxeko ikasle baten aita, gure ikastetxera etorri zen batxilergoko lehen mailako Historia ikasleei hitzaldi bat ematera. Miñoi lanbidez, baina baita idazle eta ikertzaile historikoak ere, Arabako miñoien historiari buruzko liburu bat argitaratu berri du.
Topaketa liburutegian egin zen eta ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten Arabako polizia-kidego hori eta azken mendeetan gertatutako hainbat pasadizo. Oso jarduera interesgarria eta aberasgarria izan zen guztiontzat.