Itzuli dira Madrilgo abenturazaleak! Segovian egonda bertako akueduktua ikusteko aukera izan dute, Madrilgo txoko bakoitza ezagutu dute, "El rey león" ikuskizunaz gozatu dute, Toledoko hiri ikusgarria ezagutu dute eta ederki pasatu dute Cercedillako abentura parkean.
Egun biziak izan dira, baina inoiz ahaztuko ez duten esperientzia izan da.