Hitzaldia: "Las personas con TEA y el trabajo de la asociación Autismo Araba"

Datorren ostegunean, azaroak 3, 19:00etan, autismoari buruzko hitzaldi informatibo bat emango dute Lara Heras Autismo Araba elkarteko Jarduera Programaren arduradunak eta Natalia Rojo elkarte bereko kudeatzaileak ikastetxeko areto nagusian.
Hitzaldiaren izenburua "Las personas con TEA y el trabajo de la asociación Autismo Araba" izango da eta helburu bikoitza izango du:

 
  • TEA duen kolektiboari ikusgarritasuna ematea eta informazioa ematea, haien ezaugarri, espezifikotasun, behar eta gaitasunen aurkezpen orokorraren bidez;
  • eta, bestetik, Autismo Araba elkartean pertsona horiekin lan egiteko modua aurkeztea, bai haien bizi-kalitatea bai familiena hobetzeko.

Hitzaldi hau Ikastetxeak antolatutako jarduera bat da, eta sarrera librea eta irekia du komunitate osoarentzat. Beraz, uste baduzu eskolatik kanpoko beste pertsona batzuen interesekoa izan daitekeela, zabal dezakezue. Berez, zabalkunde hori eskertuko genuke.

Jaso ezazue agur bero bat.

Antolatzaileak: San Prudentzio Ikastetxearen Orientazioa eta Autismo Araba elkarteak.
PD.: Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi