Azaroaren 28tik abenduaren 2ra Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Londresera joan ziren. Bost egunetako ikasbidaia erabat aprobetxatu zuten National History Museum-a eta British Museum-a bisitatzen, Picadilly Circus zein Oxford Street-ik paseatzen, Winter Wonderland-eko gabonetako argien argazkiak ateratzen, Sky Gardenetik hiri osoko bista paregabeak ikusten edo Camden Town-en opari txiki batzuk erosten. Gainera, urte guzti hauetan ikasitako ingelesa praktikatzeko aukera izan zuten. See you, London!