Pasaden astean, azaroak 22, musikarien zaindari Santa Zezilia egunean, hainbat ekintzarekin ospatu genuen.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek egun onak eman zizkiguten Radezkyren martxaren erritmoan.
Arratsaldean, Lehen Hezkuntzako 5. eta Haur Hezkuntzako 4. urteko ikasleok elkarlanerako jarduera bat egiteko elkartu ginen, eta musika ardatz izan genuen.
Era berean, San Prudentzio Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako haur talde bat Albertia Zentro Gerontologikora joan ginen, musikaz eta, batez ere, belaunaldien arteko esperientziaz gozatzeko.
Haurrek eta adinekoek emozioz beteriko momentuz gozatu genuen, Carlos López de Uralde ikastetxeko kide maitatua omentzeko aprobetxatu genuen eta. Abesti herrikoak, musika tresnak, dantzak eta BAPNE jarduerak entzun ziren.
Zalantzarik gabe, musika ez ezik, esperientzia pertsonalen trukea ere izan zen, adinekoak zein txikiak aberastu zituena. Musikak emozioak askatzen eta esperientzia bereziak bizitzen lagundu zuen.