Gure odol emate kanpainia bueltan da!!

Osasun Sailak, Osakidetzak eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak elkartasunerako dei egin dute berriro, Eguberrien ondoren, euskal gizarteak berriro odola eman dezan; horrela euskal ospitaleetan, odol, plaketa eta plasmarako dauden beharrei aurre egiteko eta ohiko erreserbak hobetzeko. Urtero, odol-emateak, Eguberrietan, % 50 egiten duelako behera, denboraldi konbentzionalaren aldean.

Horregatik, denok (San Prudencio ikastetxeko langile, familia eta lagun guztiok) gonbidatuta zaudete hilaren 23an, astelehena, eskolako liburutegian 16.15etik 20.00etara odola ematera. Ikastetxera Osakidetzako unitate ibiltari bat hurbilduko da. Beraz, arratsalde horretan ez da liburutegi zerbitzurik egongo. 

ZABALDU BERRIA! Anima itzazue zuen ingurukoak odola ematera. Eta anima zaitezte zuek ere! Hartu zuen txanda idazkaritzan urtarrilaren 12tik aurrera. Antolakuntza arrazoiengatik, aldez aurretik hitzordua eskatzea ezinbesteko da.

Odola ematea erraza, azkarra eta, batez ere, premiazkoa da!

Odol emateari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, Arabako Odol-emaileen Elkarteko webgunean kontsulta dezakezue: www.donantesdesangre.eus   

Aldez aurretik, mila esker denoi zuen eskuzabaltasunagatik.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi