Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasleek ekosistemak eta klima-aldaketa landu dituzte hiruhileko honetan Natura eta Gizarte-Zientziak irakasgaietan. Horretarako, hainbat gaitan espezializatu dira, hala nola zaharkitze programatuan, energia berriztagarrietan, plastikoan edo zero kilometroko eta sasoiko elikagaietan.
Ikasgai horietako aditu bihurtu zirenean, infografia batzuk eta esperimentu dibertigarri zein grafiko batzuk sortu zituzten, gainerako hezkuntza-komunitateari erakusketa batean erakusteko.
Musika ez zen falta izan, izan ere, zeinu hizkuntzan abesti bat prestatu zuten bertan zeudenak aurrean dugun erronkaz kontzientziatzeko, klima-aldaketa gelditu nahi badugu.