Adi Adian programa

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Adi-adian programaren barnean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek indarkeriaren biktimen lekukotasunak entzuteko aukera izan dute.

Martxoaren 1 eta 15ean Nerea Barrios eta Jorge Pérezek euren bizipenak kontatu zizkiguten. Saio hunkigarriak izan ziren, Nereak eta Jorgek, euren esperientzia propioa oinarri hartuta, guztion artean bizikidetzan oinarritutako gizarte bat eraikitzearen aldeko aldarrikapena egin zuten. 

Milesker biei!


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi