Agora, Ikasgiltzaren oratoria ekitaldia

2024-2025 ikasturtean zehar, Ikasgiltza sareko ikastetxeak ahozko hitzaren garrantzia indarrean jartzea helburu duen proiektu batean murgilduta daude, ikasleei jendaurrean hitz egiteko trebetasuna hobetzen laguntzeko.

Ágora egun bateko ekitaldi bat ere izango da, non ikasle batek bere ikastetxea ordezkatuko duen, jendaurrean hitzaldi bat aurkeztuz oratoria lehiaketa batean.

Lehiaketa horretatik haratago, Ágorak, proiektu gisa, jendaurrean hobeto hitz egiteko teknikak eta baliabideak ikasleengana iristea bilatzen du, eta ekitaldiaren aurreko prestaketa-hilabeteek hori gertatzeko balioko dute. Ikastetxeetako irakasleek materiala eta aholkularitza izango dute ikasleei hitzaldi bat prestatzeko eta ideiak beste pertsona batzuen aurrean azaltzeko prozesu zirraragarrian laguntzeko.

Material, ezagutza eta aholkularitza hori, bai eta amaierako ekitaldi handiaren antolaketa ere, Logos erakundeak gauzatuko du, ikastetxeetan oratoriaren artea sustatzen lan egiten duen erakundea da hau.

Ágora ekitaldi presentzialaren lehen edizioa Artxandako Trueba ikastetxean egingo da, Bilbon, maiatzaren 31n.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi