
Aurreko astean lehen hezkuntzako 4. mailako B ereduko haurrak gluten eta zeliakiaren inguruko jarduera aberasgarri bat egiteko aukera izan genuen.
Euskal Herrriko Unibertsitateko, UPV/EHUko, Farmazia Fakultateko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Departamentuan garatzen ari diren Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu batean parte hartu genuen.
Farmazia Fakultateko GEDeko eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek Zeliakiari buruzko Unitate Didaktiko bat diseinatu dute, ikuspegi zientifikotik. Glutena eta Zeliakia zer diren ikasteko hainbat esperimentu egin genituen eta oso ondo pasa genuen.
Esperimentuen bidez ikasteko modu praktikoa asko gustatu zitzaigun. Hemen dituzue jarduerak laburbiltzen dituzten argazkiak.