Glorr Fundazioaren esker oneko gutuna

Senide eta irakasle agurgarriak,

GLORR Fundazioko taldeak eskerrak eman nahi dizkizu udaberriko kanpaina honetan zuen ikastetxean jaso ditugun arropa, oinetako, burusi eta abarrengatik.

Kanpainaren berri emateko lana erraztu diguzue, bai eta poltsak ikasleen artean banatzeko eta jasotzeko lana ere, erraz iristeko moduko leku batean ipini dituzue eta.

Eman dizkiguzuen arropa, oinetako eta abarri esker, GLORR Fundazioak arropa sailkatzen eta poltsak prestatzen jarraitzen dugu. Laster, ikastetxeetara, guraso-elkarteetara eta Gizarte Zerbitzuetara entregatzeko prest egongo dira.

Hurrengo kanpainan ere, 2017ko udazkenean, zuen laguntza izatea espero dugu.

Informazio gehiago nahi baduzue, sartu gure www.glorr.org webgunean.

Jaso ezazue agur bero bat,

Judith Sanz

Bigarren eskuko arropa, oinetako eta burusi kopuru ikaragarriak bildu ditugu zuen donazioei esker eta GLORR Fundazioaren bidez. Hori guztia behar dutenei laguntzeko eta elkarlanean aritzeko.

Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunagatik!

Colegio San Prudencio Ikastetxeko Balore Taldea


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi