ESKERRIK ASKO BIZITZA EMATEAGATIK

Argazki guztiak 

Odol transfusio bat behar duten pertsonen izenean,San Prudentzio ikastetxeak odolemaile guztiei eskerrak eman nahidizkie eskolako 1. Odol-emate kanpaineanatzoabenduaren 22anjasotako erantzunagatik.

Odol emateko deiak arrakasta osoa izan du. 60 pertsona baino gehiago odola ematera hurbildu ziren, horietatik 44k eman ahal izan zuten odola (28 emaile berriak ziren).

Balorazio oso ona egin dute Osakidetza eta Arabako Odol Emaileen Elkartetik,eta eskerrak emanez gain, bide beretik jarraitzea animatzen gaituzte.

Esker anitz guztioi.

Baloreen Taldea

 

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi