Ostiral honetan, otsailaren 9an, 4. DBHkoek ikasketa amaierako bidaiarako dirua biltzeko antolatu duten Inauteriko Festa ospatuko da.
Saltxitxa-ogitartekoak eta txokolate beroa bizkotxoekin eskainiko da nahi dutenentzat. Gainera, ekintza dibertigarri asko antolatu ditugu; hala nola, eskulanak, aurpegia margotzea, musika eta abar.
Tonbola bat egongo da eta antolatu dugun zozketan bisita bat Lan upeltegietara, Espainiako, Andorrako edo Portugaleko hotel batean gau bat eta bi zinemako sarrera zozkatuko dira.
Sariak zozkatuko dira ostiralean eta nahi duenak idazkaritzan erosi ahalko ditu.
Festa honekin testigua ematen diegu 3. DBHkoei eta espero dugu zorte onena izatea haien bidaiarako dirua biltzeko antolatuko dituzten ekintzekin. Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta zuetaz gogoratuko gara hurrengo martxoaren 22an Parisera joaten garenean.
Ostiral honetan 16:30tik aurrera zuek etortzea espero dugu.
Adeitasunez, 4. DBHko ikasleak