Haur Hezkuntzako umeak lankidetzako ikaskuntzarekin aurrera doaz eta gutxinaka gutxinaka egitura gehiago menperatzen dituzte. Hemengo honetan 4 urtekoek Encuentra a alguien que...egitura martxan jarri dute lehenengo aldiz. Bakoitzak paper bat zuen eta horretan lau ogibideen irudiak agertzen ziren. Haien betebeharra ogibide horiek gustatzen zitzaizkien lau lagun aurkitzea zen. Aurkitzerakoan bakoitzaren papera utzi behar zion gustatzen zitzaionari bere izena idazteko eta misioarekin jarraitzeko. Behin lauak topatuta denon artean egindako lana margotu zezaketen.