Balioak ereiten, pertsonak osatzen.

Argazki guztiak.

San Prudencio Ikastetxeko DBHko lehenengo mailako ikasleek, otsailean izango diren hainbat topaketak egin dituzte  Ivan Fernandez atleta internazionalarekin. Kirolariak, Vital Fundazioaren laguntzarekin, kirola eta balioen arteko harremanari buruz hitz egiten du, baita horiek bizitzaren eremu guztietan duten garrantziaz ere.

Etorkizun hobea sortzeko bidean, baloreek egunerokotasunean duten garrantzia landu eta partekatu du Ivanek gurekin. Horretarako, Club Atletismo El Prado taldeko atleta denak jolas-dinamikak eta ikus-entzunezko materialen azterketa erabili ditu.

Horrela, berak bere hitzen esanahia zein punturaino hunkigarria suerta daitekeen ikusteko aukera izan du zenbait irakaslerekin berriro elkartzean.

Mila esker, Iván, hau guztia gurekin partekatzeagatik orain, otsailaren 25ean Sevillan egingo den maratoirako buru-belarri prestatzen ari zarela.

Ziur gaude abuztuan Alemanian egitekoa den Europako Maratoi Txapelketara joateko gutxieneko marka lortzea duzun helburua lortuko duzula.

​Kirol arloko prestaketa-lanekin batera, pertsona zintzoak hezteko baloreak hedatzen dihardu Vital Fundazioaren lankidetzarekin.

Mila esker eta zorte on!

 

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi