Lehenengo eguna Parisen

Bidaia luze eta nekagarri baten ostean, gure lehendabiziko egunaz disfrutatu dugu Parisen. Eguna hasteko, hiriaren bisita panoramikoa burutu dugu bere handitasun eta edertasunaz jabetzeko. Apurka apurka Konkordia Plaza, " Champs Elysees", Garaipen arkua, La Madalaine eliza, auzo Latinoa, Nôtre Dame Katedrala, Eiffel Dorrea, Carrousel arkua... ezagutuz joan gara. 
 
Bazkalostean Garaipen arkuaren museoa ikusi eta bere terrazako bista zoragarriez gozatzeko aukera izan dugu. Ondoren Eliseo zelaietatik paseatu eta Montaigne etorbidean zehar ibili gara bertan dauden arropa eta osagarri marka famatuen dendak ikusiz. 
 
Eguna Sena ibaian zehar amaitu dugu Bateaux Mouches baten barruan, bertatik Paris beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera izan dugularik.
 
Oinez ibilitako distantzia 8,10 km
 

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi