.jpg)
Ahalik eta gehien aprobetxatu dugun egun bikaina. Goizeko lehen orduan La Défensera hurbildu gara, Londreseko City auzoarekin batera Europako finantza-auzo handienera. Bertan dauden eraikin deigarri eta modernoetaz gain, eraikin berezienak, hau da, Arku Handiak deitzen du bereziki arreta.
Ondoren gure ibilbidea Tullerías Lorategiak, Vendome Plaza, La Madeleine eliza, Garnien Opéra, Lafayette Galeriak... ikusten jarraitu dugu.
Eguna amaitzeko Auzo latino eta Les Halles auzoetara hurbildu eta bertatik pasetu gara, bertan azkenengo erosketak egin ditugularik.
Paris agurtzen dugu, baina oraindik indar nahikoa dugu bihar Disneyren magia eta ikuskizunaz gozatzeko.
Ibilitako distantzia 18,5km.