2018 UDABERRIA - Arropa eta oinetakoak biltzeko kanpaina

Astean zehar GLORR fundazioaren laguntzarekin martxan jarriko dugu erabilitako arropa bilketa kanpainia berria.

Bigarren eskuko arropak, izarak, mantak, oinetakoak edo horrelakoak eskolara ekartzera animatzen zaituztegu. 

Bildutako arropa, premia duten haurrei laguntzeko bideratua izango da. Bertako familien egoera ekonomiko larriak, gure txikien hezkuntza-garapen integralean eragin negatiborik ez izatea da fundazio honen helburua.

Ikasleek, etxera eramateko kanpainiaren poltsak aurki jasoko dituzte, nahi dutenean arropa ekartzeko. 

Poltsa horiek gela bakoitzako irakaslearen mahaian laster eskuragai egongo dira eta irakasleak edo tutoreak ahalik eta azkarren banatuko dituzte.

Ikastetxeko eraikin bakoitzako sarreretan bilketa puntuak antolatuko dira, non kanpainiaren informazio kartelak eta kartoizko kutxak aurkituko dituzuen. Arropa biltzeko azken eguna, maitzak 29, asteartea, izango da. 

Poltsekin arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan gurekin!

Proiektu hau hobeto ezagutzeko fundazioaren webgunean sartu zaitezkete: http://www.glorr.org/

Esteka honen bidez, Glorr Fundazioaren instalakuntzak eta lana ikusi dezakezue, https://www.youtube.com/watch?v=_hS9T15K_00 Zuen ikasleek, kanpaina hobeto ezagutu dezaten eta elkartasun eta lankidetza moduko balioak hobeto barneratu ditzaten, bideoa ikusi dezakete ere. 

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zuen eskuzabaltasunagatik!

Agur bero bat,

Baloreen Taldea.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi