
Bi urtekoek kurtso bukaerari ongi etorria eman nahi zioten eta txiki parkera joan dira eguna pasatzera. Erreza ematen du, baina...¡Izugarrizko abentura izan da! Ume askoentzat bere lehenengo eguna zen etxetik kanpo guraso gabe, dena den guztia primeran atera da. Autobusera igo bezain pronto haien helmugara abiatu ziren eta imajina ezazue zer egin zuten hara heltzean....jolastu, jolastu eta berriro jolastu. Barkatu! momentu bat gelditu behar ziren hamaiketakoa egiteko.
Adi egon!