Ate irekien jardunaldia 2026/01/17 2 eta 3 urtekoen gelak

San Prudencio Ikastetxean badakigu zure seme-alabaren hezkuntzaren lehen pausoa, ikastetxe bat aukeratzea baino askoz gehiago dela.

Horregatik, ate irekien jardunaldi berezi bat prestatu dugu: elkar ezagutzeko, partekatzeko eta abentura handi honen hasiera elkarrekin bizitzeko une bat.  

Gure hezkuntza-proiektua ezagutzeko gonbita luzatzen dizugu, giro atsegin eta goxo batean, zuek eta zuen txikiak gure berezitasuna sentitu eta asmatu ahal izan dezazuen.  

Jardunaldian zehar aukera izango duzu: 

  • Gure ikasgelak eta haurren ongizatea eta jakin-mina sustatzeko diseinatutako espazioak bisitatzeko.

 • Lehen urteetatik garapen emozionala, soziala eta kognitiboa nola sustatzen dugun ulertzeko.

 • Hezkuntza-taldearekin hitz egiteko eta zure zalantza guztiak konfiantzazko giroan argitzeko.

Zuen zain egongo gara, ilusio handiz!

Topaketa hau bereziki pentsatuta dago 2024an eta 2023an jaiotako seme-alabak dituzten familientzat.

Sarrera doan, aldez aurretik izena eman gabe.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi