Zer eskaintzen dugu?

San Prudencio ikastetxean 2 urteko hiru gela ditugu, hiru irakasle eta bi teknikari espezialistek kudeatuak. Bost pertsona hauek dira egun osoan zehar haurrei arreta eskaintzeaz arduratzen direnak. 

Gure ikasgeletan haur bakoitzaren gaitasunen garapen integrala errespetatu, lagundu eta bultzatzen dugu.

2 urteko geletako komunikazio-hizkuntza euskara da eta, gainera, egokitzapen garaian edota bestelako momentu zehatzetan gaztelera ere erabiltzen da.

Hainbat jolas- eta manipulazio-proposamenen bitartez, haurraren esploraziorako grina sustatzen dugu. Gainera, haurra laguntzen dugu familia-ingurunetik kanpo izango dituen lehen talde-bizitza esperientzietan.

Familiekin harreman hurbila eraikitzen dugu, eguneroko hartu-emanari eta agenda birtualari esker.

Eguneroko elkarbizitza egoerak baliatzen ditugu adiskidetasuna, errespetua eta erantzukizuna moduko balioak lantzeko eta bultzatzeko.

Gure proposamen gakoak

claves de nuestro propuesta

 

Jantokia

comedor

2 urteko hezkuntza-taldea arduratzen da umeez,  haientzat ezaguna den espazioan. Txikitxoenek gure instalazioetan egunero sukaldatzen diren elikagaiak dastatzen dituzte, dieta orekatua eta behar espezifikoetara egokitua jarraituz. 

Gure lehentasuna haurrengan elikadura-errutina egokia garatzea da, lehen haurtzarotik ohitura osasungarriak sustatuz eta giro lasaia eskainiz, gero eta modu autonomoagoan eta segurtasunez jan dezaten. 

 

Zaintza

Gure ikastetxean 2 urteko ikasleei zuzendutako zaintza zerbitzu espezifikoa eskaintzen dugu.

Zerbitzu hau 2 urteko eremuan gauzatzen da eta maila honetako talde hezitzaileak artatzen du. 

Horrela, haur goiztiarrenek ingurune seguru eta eroso batean hasten dute eguna, haien hazkundea eta garapen integrala sustatzen dituzten proposamen ezberdinekin.

custodia

Ordutegiak

Goizeko ordutegia 9:10-9:30 a 12:30-12:45
Arratsaldeko ordutegia 15:10 a 16:25
Zaintza zerbitzua 7:45 - 8:55 
Jantoki zerbitzua 12:45 - 15:00

2024-25 kurtsoko tutoreak

Gela Tutorea

2 urte A

Alaia Moreno

2 urte B

Aurora González

2 urte C Ainhoa Etxezarreta

 Ikusi gure hezkuntza-proiektua

Ikaskuntza kooperatiboa

Ikaskuntza kooperatiboa Proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna, ikasten ikasteko eta pentsatzeko gaitasuna et...

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) Haur Hezkuntzako erabiltzen den proiektu honek gaitasun hauek garatzeko balio du: ikasten ikasteko ga...

Lankidetzako ikaskuntza

Elkarlaneko ikaskuntza Proiektu honek garapen hauek garatzeko balio du: elkarbizitzeko gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna eta pentsatzeko gait...

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi