Orientabidea

Askotariko ikasgaien aukerakotasunari buruzko eta etorkizuneko ikasketen eta/edo lan-irteeren aldetik dauden aukerei buruzko informazio eguneratua eta xehea, orokorra eta banan-banakoa emateari esaten diogu orientabidea. Informazio-zerbitzu hori DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleei, Ikastetxea utzi behar duten DBHko 2. mailakoei (salbuespenezko kasuetan) eta gurasoei eskaintzen zaie. Aholku emango zaie hartzen dituzten erabakiek beren gaitasunekin, jarrerekin eta interes profesionalekin bat egin dezaten, etorkizunean arrakasta izango dutela bermatzeko.

Hauek dira Orientabidearen ezaugarri nagusiak:

  • Aholku ematen da ikasketa batzuei edo lanbide bati buruzko erabakiak hartzeko, haietan eragina duten elementu guztiak aintzat hartuta. 
  • Kontua ez da unean uneko zalantzak edo arazoak konpontzea, baizik eta pertsonei laguntza ematea beren aukeraketa-irizpideen aldetik independenteak eta kritikoak izateko, erabakiak hartzeko eta trantsizio-aldietarako beharrezko tresnak emango dizkien etorkizunerako proiektu bat beren kasa egiteko.
  • Orientazio-prozesua iraganarekin eta, bereziki, etorkizunarekin lotutako jarduera da.
  • Beharrezkoa da errealistak izatea, norbere buruari iruzur ez egitea eta, aurreikuspenek huts egingo balute ere edo itxaropenak eta nahiak beteko ez balira ere, ordezko aukera argiak izatea. 

Deskargatu Orienta programa 

orienta1415Aurreko ikasturteetan bezala Ikastetxeko Orientabide Departamentuak “Orienta” programa jartzen du zuen eskura. Gerora zer ikasi hobeto aukeratzeko lagungarria izan dakizueke.

Ikasturte honetan Windows-erako bertsioa soilik eskaintzen dugu

Descargatu Orienta

Dakizunez, web bertsioa ere eskaintzen da, URL honetan: OrientaLine

Hala ere, zalantzak baldin badituzu, jo zure orientatzailearengana edota orientazioa departamentuaren blogera jo informazio bila: OrientaBlog

 

 

 

TDA(H) JARDUTEKO PROTOKOLOA:

Hurrengo estekan dokumentua deskargatu dezakezu: dokumentua 

HIZKUNTZA-ZAILTASUNETAN JARDUTEKO PROTOKOLOA:

DISLEXIA ETA TEL SAN PRUDENCIO IKASTETXEAN

Protokolo hau irakurketan eta idazketan ikasteko zailtasunak (diselxia) dituzten ikasle guztiei zuzenduta dago, horrek asko zailtzen baitu gainerako ikaskuntzak eskuratzea. Eta baita ahozko hizkuntzan adierazteko arazo larriak (TEL) dituzten ikasle guztiei ere bai. Zailtasun horiek irakurketa-idazlan prozesuari eragiten diote nagusiki, nahiz eta beste arlo batzuk ere egon daitezkeen, gutxi gorabehera aldatuta: lan-memoria, arreta (batez erekarga linguistiko handiko jardueretan), koordinazioa, pertzepzioa, espazio-denbora orientazioa eta elementu matematikoen erabilera. Dokumentu hauetan, HPBak aurkezten dituzten ikastetxeko ikasleentzat egokitzapen metodologikoak errazteko iradokitako orientabideak jasotzen dira:

Haur Hezkuntza 


LH 1. Zikloa


LH 2. Zikloa 


LH 3. Zikloa 


DBH 1. Zikloa 


DBH 2. Zikloa 


Batxilergoa 

 

SAN PRUDENTZIO IKASTETXEKO ADIMEN-GAITASUN HANDIEN INGURUKO HEZKUNTZA-JARDUERAK

Hurrengo site bisitatu

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi