Sarrera

Inklusioa ikasle guztien askotariko beharrak identifikatzeko eta haiei erantzuteko prozesua da; horretarako darabiltzan bideak ikaskuntzan parte-hartzea handitzea eta hezkuntzan bazterketa murriztea dira. Aldaketak eskatzen ditu edukietan, egituretan eta estrategietan, eta aldaketa horiek haur guztiak kontuan hartzen dituen ikuspegi komunaz egitea, benetan sinetsita haur guztiak arautzea eta heztea sistemaren ardura dela.

Haur bakoitzak bere ezaugarri, interes, gaitasun eta beharrak ditu: hori da inklusioaren funtsean dagoen printzipioa eta eskola-testuinguruan sortzen diren askotariko hezkuntza-beharrei erantzuteaz arduratzen da. 

Hezkuntza inklusiboa haur eta gazte guztiei ikaskuntza errazteko diseinatu behar da. Hezkuntza jaso ahal izatea giza eskubidetzat jotzen du, eta ikuspegi hori oinarri hartuta helmuga komunak ezartzen ditu bazterketa-mota guztiak murrizteko eta gainditzeko. Guztiek kalitatezko hezkuntza batean sartzeko, parte hartzeko eta ikasteko aukera izatearekin lotuta dago, bai eta ikaskuntzarako mugak kentzearekin eta bazterketa- eta marjinazio-arriskua duten ikasle guztien parte hartzea erraztearekin ere. Jomuga ditu ikasle guztiei ikastetxean parte-hartze handiagoa izateko aukera ematea eta kultura- eta curriculum-bazterketa murriztea.

Gure helmuga ikasle guztiei, desgaitasunak edo zailtasunak eduki edo ez eduki, ikastetxean gizarte-justizia eta ekitatea oinarri hartuta ikasteko aukera emango dien hezkuntza inklusiboa da.

 Garapen-arazoen detekzio goiztiarra

Arrisku-egoeratan esku-hartze goiztiarraz hitz egiteko beharrezkoa da hura bezain goiztiarra izango den detekzio-prozesu bat edukitzea, alor horren azpian egon litezkeen patologiak prebenitzeko aukera emango duena. Praktikan, garrantzi txikiagoko beste neurri batzuen artean, detekzio-prozesu horrek garapenaren behaketarako prozesura sistematikoak eskatzen ditu, nahasmendu horiekin lotutako susmoak, alertak edo adierazleak badauden balioesteko, eta, horrez gain, nahasmendu horiek izateko arrisku-egoera objektiboak kontuan hartzeko. 

Garapenaren nahasmenduetan berehala esku-hartzeak horiek haurren ongizatean duten eragina murrizteko balio behar du bai eta, ondorioz, haurrek ahalik eta gaitasun eta autonomia handiena lor dezaten errazteko ere. Gainera, esku-hartzeak berak haurrentzat onura argi eta desberdina ekarriko ez balu ere, zalantzarik gabe, gurasoen antsietatea murriztuko luke eta familiaren funtzionamenduan eragin positiboa izango luke.

Haur Hezkuntzako etapan egiten den behaketa-prozesu sistematikoa da, eta xede du garapenean zailtasunak edo alterazioak detektatzea; horien ondorioz laguntza eskatuko duten hezkuntza-premia espezifikoak sor baitaitezke. Prozesu hori 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrekin egingo da, etaparen beraren egituraren arabera. Lehen fasean, garapenaren zenbait item behatuko dira horretarako egindako tresnen bidez (Haurren Garapena Behatzeko Eskalak, HGBE). Bigarren fasean, eta soilik garapenaren alorrean zailtasunak edo atzerapena hauteman diren kasuetan, proba espezifikoak eta estandarizatuak erabiliko dira, esku-hartzeko beharra objetibatzeko xedez. Azken kasu horretan, lanak doiagoa izan behar du, uste osoa baitugu zailtasunak hauteman ondoren, horiei aurre egingo dien esku-hartzea behar dela, ikaskuntzarako zailtasunek sortzen dituzten oztopoak murrizteko edo gainditzeko. 

 Errefortzuak

Lehen Hezkuntza:

 

Irakurketa eta idazketa


Ikasgelan bi irakasle egongo dira ordubetez Gaztelania ikasgaian irakurketa eta idazketa indartzeko (1. eta 2. mailan).

Gaztelania eta Matematika


Eskola-ordu arruntetan eta/edo haietatik kanpo, Gaztelania eta Matematika ikasgaien ordubeteko errefortzua (3. eta 4. maila). 

Eskola-ordu arruntetatik kanpo, Matematika eta Gaztelania ikasgaien ordubeteko errefortzua (5. eta 6. maila). 

Euskara


Eskola-ordutegi arruntaren barruan, Euskara ikasgaiaren ordubeteko errefortzua (5. eta 6. mailan).

Bigarren Hezkuntza:

 

Gaztelania eta Matematika


Eskola-ordutegi arruntetik kanpo, Matematika eta Gaztelania ikasgaien errefortzua (1., 2., 3. eta 4. mailetan)

Eskola-ordu arruntetan, Gaztelanian eta Matematikan, taldekatze malguak edo bikoizketak (1., 2. 3. eta 4. mailan).

 Hezkuntza-premia espezifikoei laguntza

 

Lehen Hezkuntza:

Laguntza Ikasgela


Hezkuntza-laguntzarako ikasgela, ikaskuntza-zailtasunak eta/edo hezkuntza-behar espezifikoak dituzten ikasleak artatzeko.

Hezkuntza Bereziko ikasgelak


Hezkuntza bereziko ikasgela, garapenaren nahaste orokorrak dituzten ikasleak artatzeko.

 

Bigarren Hezkuntza:

 

Laguntza Ikasgelak


Hezkuntza-laguntzarako ikasgela, ikaskuntza-zailtasunak eta/edo hezkuntza-behar espezifikoak dituzten ikasleak artatzeko.

Hezkuntza Bereziko Ikasgelak


Hezkuntza bereziko ikasgela, garapenaren nahaste orokorrak dituzten ikasleak artatzeko.

Baliabideak

Hezkuntza-premia espezifikoak artatzeko, langile espezializatu eta asteko harrera-ordu hauek ditu ikastetxeak:

Pedagogia terapeutikoa


7 pertsona

Hezkuntza Laguntzako Teknikari Espezialista


12 pertsona

horasAsteko harrera-orduak


66 ordu

Adimen Gaitasun Handiak. 2018-2019 ikasturtea

Orain dela hainbat ikasturtetik Euskadiko Haur Hezkuntzako zentro guztietan Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa betetzen ari da 2-5 urte bitarteko ikasle guztiekin. Behaketa prozedura honen baitan Ikasleleen balizko garapen goiztiarra ere izaten da kontuan. Lortutako informazio honek bai familiak, bai inplikatutako profesionalak bultzatu gaitu ardura hartzera eta hezkuntza-erantzuna egokia emateko lan egitera.

Bestalde, Lehen Hezkuntzako eta DBHko etapetan, gero eta handiagoa da familien eta profesionalen kezka geletan gaitasun handiko edo adimentsuak diren ikasleen presentziaz. Batzuetan ez dakigu gure geletan ezaugarri hauetako ikasleen kopurua zein den, horregatik detekzio-metodo eraginkorrak edukitzea beharrezkoa da.

San Prudencio ikastetxeak egoera hauei dagoeneko erantzun die ezarritako metodologietatik eta irakaslegoaren formazioatik abiatuta:

  • Ikasketa Kooperatiboaren eta kolaboratiboaren ohiko erabilera ikasgeletan.
  • Eredu Hirueledunaren ezarketa, gaur egun haur hezkuntzatik lehen hezkuntzako 5. mailara.
  • Proiektuen bidezko metodología ezberdinen ezarpena bai haur hezkuntza, bai lehen hezkuntzan (txanela).
  • Lehen hezkuntzako 3. mailatik DBHko 3. mailara gela guztietan tableten erabilera; eta PDI eta internet konexio azkarra gela guztietan.
  • LHko eta DBHko irakaselgoaren gaitasun handien inguruko formazio espezifikoa.
  • Sanprutekaren (Mateka eta lenguateka) ezarketa piloto aurreko ikasturtean,  proiektu honetan joko eta ekintza ludikoen bitartez, gaitasun matematikoak eta linguistikoak garatzea da helburu, aldi berean sormena eta pentsamendu dibergentea bultzatuz. Ikasturte honetan Lehen Hezkuntzako etapa osora zabalduko da.
  • Gaitasun handiko ikasleei zuzenduriko tutoretza pertsonalizatuak Eskola-ordutegiaren barnean eta kanpoan,  Orientazioak bideratuta.
  • Eskolaz kanpoko ekintza osagarrien eskaintza xakean eta robotikan.

Ikasturte honetan etengabeko hobekuntzarako lantalde bat osatu da. Lantalde hau saiatuko da Gaitasun Handiko ikasleei erantzuteko ekintzen sistematizazioa bultzatzen;  irakaslegoa sentikor bihurtzen eta trebatzen gaitasun handiko ikasleen edo adimentsuen detekzioan eta arretan; eta aberaste kurrikularra xede duten ekintzak pilotatzen eta aurrera eramaten.

ChangeDyslexia

Dytective bada zientifikoki balioztutako lanabes bat bi atalez osatua: Dislexiaren Screening edo baheketarako lanabes bat (Dytective test, dislexiarako testa)(Rello&Ballesteros, 2017) eta idaz-irakurketarekin lotutako gaitasunak bizkortzeko lanabes bat (DytectiveU, laguntzeko ariketak)(Rello et al., 2018). Changedyslexia izeneko enpresa sozialak garatua.

Ikastetxean baheketarako lanabesa erabili dugu ikasle guztiekin LHko 3. mailatik DBHko 4.era arte, eta DytectiveU jokoaren erabilera gomendatu egin da udako oporrak bitartean.
2018-2019ko ikasturtean hizkuntza klaseetan astean behineko erabilera orokortuko da, eta halaber etxean eguneroko erabilera gomendatuko da.

Irakasle, orientatzaile edo profesional gisa, gure ikasle guztiak kudeatu ditzakegu web-saretik: testaren emaitzak jasoko ditugu, DytectiveU-rekin burututako saioen txostenekin batera, eta lanabesak neurtzen dituen 24 aldagai kognitiboen emaitzak. Honek guztiak laguntzen gaitu gure ikasleen potentzial osoa garatzen: DytectiveU-rekin ume bakoitzaren beharrak suspertzen dira era pertsonalizatuan  bere sendotasunak kontuan izanik 42.000 ariketa bitartez, eta umearen aurrerapenen arabera:

Hizkuntza-gaitasunak

  • Alfabeto-gaitasuna
  • Fonologia-gaitasuna (kontzientzia fonologikoa)
  • Gaitasun silabikoa
  • Gaitasun lexikoa
  • Gaitasun morfologikoa
  • Gaitasun sematikoa
  • Gaitasun ortografikoa

Laneko Memoria

  • Bisuala
  • Sekuentzial-bisuala
  • Entzunezkoa
  • Sekuentzial-entzunezkoa

Funtzio Ejekutiboak

  • Arreta iruankorra
  • Arreta selektiboa
  • Arreta banatua

Errendimendua edo jarduera

  • Irakurrizko ulermena
  • Irakurketa habiadura
  • Ortografia naturala
  • Hautazko Ortografia 
  • Idazteko habiadura
  • Akatzen antzematea
  • Akatzen zuzenketa

Pertzepzio-prozesuak

  • Diskriminazio eta kategorizazio bisuala
  • Entzunezko diskriminazioa eta kategorizazioa

Horretarako DyteveU  erabil dezakegu Ikastetxeko tabletan instalatzen eta kasle bakoitzak dakien erabiltzaile eta pashitza erabiliz. Ondoko esteke jarraituz jolas daiteke ere web-sarea bitartez:

https://www.changedyslexia.org/signin/dyu

Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi