Eskola Jasangarria

Joan zen ekainaren 6an Eskola Jasangarriko agiri eta berrizteak entregatu ziren Torre Madariagan, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Ekitaldi labur batean Euskadiko 31 ikastetxeri eman zizkieten aitorpenak, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza zabala bertan zela, haien artean Lehendakari Jauna eta hainbat Sailburu.

 
San Prudencio Ikastetxea ere bertan izan zen, izan ere jasangarritasun agiria 2020rarte berriztu baitu. Zorionak eta geure aintzatespenik zintzoena Eskola Komunitate osoari, Ikasleen Ingurumen Batzordeari, AG21eko Koordinatzaileari, Mikel Herrador Jauna, AG21eko Lantaldea eta AG21eko gurasoen ordezkariei.
 
 Zuentzat, izan ginelako izango gara!

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi