Collique - SanPru Elkartrukea

SanPru Aukezpena    Collique Aurkezpena    SanPru Erantzuna    Collique Erantzuna

“Ikastetxetik Auzora” proiektuaren barne egin diren ekintzekin bukatzeko, San Prudencioko 4.D gelakoek Colliquen dagoen Pukllana ludotekako umeekin elkartruke labur bat egiteko aukera izan dugu.

Horretarako bi bideo grabatu ditugu. Lehenengoan, gu geu aurkeztu gara eta Gasteiz non dagoen erakutsi diegu. Bide batez, gure klasea eta gure eskola ere aurkeztu ditugu. Perutik ere aurkezpen bideo bat bidali digute. Ondoren, guk galdera batzuk bidali dizkiegu, Perun egiten eta ikasten dutenaren inguruko galderak, eta beraiek ere guri beste batzuk bidali dizkigute. Bukatzeko, galdera horiei erantzuna emateko bigarren bideo bat grabatu dugu.

Oso ekintza aberasgarria izan da bertako haurrekin harremanetan jartzea!


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi