ELKARTASUNA. Erabilitako arropa eta oinetakoen bilketa kanpaina.

Guraso agurgarriak,                        

 

Aurreko kanpainetan izan genuen parte hartze izugarria ikusita, Glorr Fundazioak gure laguntza eskatu du berriro erabilita dagoen udazken/negurako arropa jasotzeko asmoarekin. Hala ere, beste urtaroko arropa entregatzea posible izango da; baita izarak, mantak eta zapatak ere..

Familien egoera ekonomikoak, gure txikien hezkuntza-garapen integralean eragin negatiborik ez izatea da gure helburua.

Etxean erabiltzen ez dituzuen era guztietako ehun-gaiak eskolara ekartzera animatzen zaituztegu. Horretarako, astelehenean urriaren 16an, ikasleei klasean bertan emango dizkiegun poltsak erabil ditzakezue. Zuen lankidetza haurrak eta haien familiak laguntzeko zuzenduko da.

Arren eskatzen dizuegu arropa ekar dezazuela ikastolan egongo diren puntu desberdinetara fundazioak bilketarako aurreikusitako eguna baino lehen. Azken eguna 2017/10/23 izango da.

 Agur bero bat,

Baloreen taldea.

http://www.glorr.org/


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi