
Familia agurgarriak:
Esan genizuen bezala, Arabako Elikagaien Bankuaren alde janari iraunkor bilketa solidarioa egiten ari da eskolan. Kanpaina honen helburua, egoera ekonomiko larria pairatzen duten familiak laguntzea da.
Janari bilketa aste honetan bukatzen da. Hiru eraikuntzen sarreretan dauden kutxak ekartzen dituzuen elikagaiak bertan uzteko.
Lehentasun-ordenaren arabera, Arabako Elikagaien Bankuan gehien behar dituzten elikagaiak ondorengoak dira:
- Olioa
- Kakao hautsak
- Kontserbak
- Haurrentzako janariak
- Haur ohialak
- Lekaleak
- Pasta
- Zerealak
- Gailetak
- Higiene pertsonaleko produktuak
Tamalez, gure laguntza behar dutenak asko dira. Iaz, 100 elikagai kilo biltzea lortu genuen ea oraingo kanpaina honetan guztion elkartasunarekin gehiago batzea lortzen dugun!
Aldez aurretik, mila esker guztioi.
Baloreen Taldea.