Bigarren eguna Londresen

ARGAZKI GUZTIAK

Gaur British museum ikustera joan gara, bertan Tutankamon bisitatzeko aukera izan dugu, baita antzinako zibilazioak ere, Rosetta harria ahaztu gabe, noski. 

Eguerdian Londreseko dorrea ikusi dugu eta Tower Bridge atzean genuelarik nahitaezko argazkia atera dugu. Gurasoak ez daitezela arduratu umeek primeran bazkaldu dutelako, modu horretan  indarrak hartu eta Trafalgar Square-n dagoen National Gallery-ko margolan famatuak ikusten gozatzeko aukera izan dutelarik. Diruaren erabilera egokia egiteko asmoz eta baita ekonomia ikasgaiaren konpententziak lantzeko, Oxford Street kalean zehar paseatu gara gero. 

Egun borobil honen ostean, hotelera bueltatu gara deskantsatu eta bihar ere egun zoragarria izateko.  


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi