Elikagaien bilketa kanpaina. Esker anitz zure laguntzagatik.

Eskolaren eta Arabako Elikagaien Bankuaren izenean, familien (guraso eta ikasle) denbora, laguntza, eta solidaritatea eskertzea gustatuko litzaiguke. Aurtengo kanpaina izan da oso handia; erraldoia.

Abenduaren 1ean eta 2an, Lakuako merkatal guneko Simply supermerkatuan, aritu dira euren irribarrearekin eta denborarekin krisiaren aurka lan egiten duen elkarte hau laguntzen.

Eskolako janari bilketa amaitzear dago, orduan oraindik bere aportazioa egin nahi duena garaiz dabil bere laguntza emateko.

Ea azken bultzadatxoa ematen diogun eskolako bilketari.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi