Laugarren eguna Londresen

ARGAZKI GUZTIAK

Gaur egunak euritsu argitu du, baina hala ere eguna primeran aprobetxatu dugu. Goizean Buckingham Palace-ra hurbildu gara guardia aldaketa ikusteko. Ondoren, ikasleek Londreseko kaleetan zehar paseatu dute eta Big Ben, London Eye eta lehen ministroaren egoitza ikusteko aukera izan dute. Arratsaldean, mutil batzuek Wembley Stadiuma bisitatu dute, beste batzuk Sherlock Holmesen etxea ikusi dute eta beste askok High Gateko hilerria bisitatu dute. Eguna amaitzeko Jack errai-ateratzailearen inguruko bisita gidatua izan dugu. Hemen amaitu da 2000 urteko ikasle promozioko ikasleek Londresera egin duten bidai zoragarria. 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi