
Pasa den astelehenean, abenduak 4, L.H.ko 4. mailako ikasleok, Euskararen eguna ospatzeko eta Txanelako proiektuaren barne, ekintza berezi bat aurrera eraman genuen. Euskal Herriko hainbat Herri Kirol ezagutzeko aukera izan genuen. Esku pilotan, Txingetan, Lokotxetan, Soka-tiran, Boloetan, eta Xisteran jolasteko aukera aparta izan genuen. Primeran pasatu genuen!