KiVa eguna

Argazki guztiak 

KiVa programari hasiera emateko, KiVa eguna ospatu dugu. Ikasle eta irakasle guztiok parte hartu dugu antolatutako ekintza ezberdinetan:

Haur Hezkuntzan film bat ikusi eta gaia buruz hitz egin eta gero, KiVako logoak margotu dituzte ikastetxea apaintzeko.

Lehen Hezkuntzan, sentsibilizazioa egin eta gero, hauek izan dira egindakoak: 1.eta 2. mailako ikasleek. elkarlaneko Ikasketako ekintza bat eginez, Batxilergoko ikasleen laguntzaz 2 horma-irudi erraldoi egin dituzte, polikiroldegian eta txokoan jartzeko. 3. eta 4. mailako ikasleek, taldeka, jazarpenaren kontrako leloak asmatuz, kartelak egin dituzte eta, ondoren, photo call bat egin dute. 5. eta 6. mailakoek, leloak asmatu, korridoreetan itsatsi eta logoaren txapak egin dituzte.

DBHn, sentsibilizazioa egin eta gero, argazkiak eta bideoak sortu dituzte, jazarpena kontra zerikusia zuten istorioak kontatuz.

Era berean, eta gaurtik hasita, jolastokia zaintzen duten irakasleek, jantokiko begiraleek eta kirol ekintzetako entrenatzaileek txalekoak eramango dituzte, argi uzteko KiVa ikastetxea garela eta hemen ez dugula jazarpenik onartuko.

KiVa IKASTETXE BAT GARA!!!!

 


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi