Lortu dugu!!!

Ikastetxeko elikagai-bilketa kanpaina arrakastatsua izan da, guztiz. Poz-pozik gaude iaz baino gehiago biltzea lortu dugu eta!

Guztion artean 160 kg jaki eta oinarrizko produktu bildu ditugu, Arabako Elikagai Bankuak beharrizan-egoeran dauden familia arabarrei banatuko dizkielarik.

Familia hauen guztien, Colegio San Prudencio ikastetxearen eta Arabako Elikagaien Bankuaren izenean, gurekin kanpaina honetan lagundu duzuen guztioi gure esker ona agertu nahi dizuegu.

Mila esker bihotz-bihotzez zuen elkartasunagatik!

Baloreen Taldea.


Orrialde honetan bisitarien estatistikak gordetzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula esan nahi du Informazio gehiago

Itxi